Eskolara oinez, bizikletaz edo patinetez eta gure kasa joateko ekimenak

Oinezbusa

Urtea: 2015

Deskribapena: Tren ibiltaria eta Oinez Ikastolara ekimenak martxan ziren jada 2015ean. Elkar Hezi ikastetxearekin batera Elkarbusa antolatu zen. Elkarbusa eskolara oinez joateko ekimena da. Taldeka, helduen gidaritzapean, ibilbidea oinez eta seguru egitean datza.

Helburua: Aldarrikapen ekintza bat da, oinez eskolara joaten diren ikasleak ikusarazten dituelako alde batetik, eta autoen erabileraz gain beste aukera osasuntsu eta jasangarriak badirela frogatzen delako bestetik.

3. Elkarbusa 2015.jpg

 

Juntalekuak

Urtea: 2017-2018

Deskribapena: Haur eta gaztetxoek eskolako bidea elkarrekin egin dezaten egokiak diren hainbat juntaleku seinaleztatu ziren herriko puntu ezberdinetan, baldosa bidez. Ikasleek beraiek egindako lanketa baten ondoren aukeratu ziren Juntalekuak

Helburua: Haur eta gaztetxoek eskolako bidea elkarrekin eta beraien kasa egitea sustatzea.

4. Juntalekuak 2018.jpg